XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1979.10.07 - Billabona

Finalerdia. Baionak = 13; Billabona B taldeak = 9.

Avironekoei aurpegia erakutsi zitzaien nahiz Behar Zanako talderen bat finalean sartzeko gogoz utzi zuten; aurrean ikusi duguna kontutan hartuz oraingoa Elkartearentzako edizio garrantzitsu bat izanik.

1979.10.28 - Billabona

Finala. Hazparnek = 13; Baionak = 7.

Finaleko epaile guztiak billabonatarrak izan ziren.

Gipuzkoako Pilota Federazioak parte hartzen du Memorialen antolakuntzan

Nazioarteko XVII. Txapelketa. Enrique Abril Memoriala

Txapelketa bera bakarrik antolatzen saiatu zen Behar Zana Elkartea, aurreko urtean egin zuen legez.

Horretarako Iparraldeko klubei abuztuaren 22an ospatu zen bilera batetarako deia luzatu zien.

Zubietak bilera haren kontra egin zuen, Pilotako Euskal Federakuntza sartzera behartuz, jadanik arazo pertsonalak erakusten zituen liskarrean bitartekotza lanak egitera.

Une hartatik aurrera EPGFk antolatuko du Enrique Abril Memoriala, Behar Zanaren eta Yoko Garbiren laguntzaz.

Oraingo finala Billabonan jokatu dadila erabakitzen da.

Hamar taldek hartu zuten parte 1980.eko edizioan.

Berriro ere Behar Zanak bi talde aurkezten ditu.

A izenekoa, Angel Urrestarazu, Julio Iturbe, Jose Mari Esnaola, Jose Ignacio Santamaria eta Ramon Azurmendi jokalariek osatzen zutena, eta B izenekoa, Jose Muñoa, Iñaki Azpitarte, Jose Mari Alonso, Gabino Arruabarrena eta Pedro Zelarain jokalariek osatzen zutena.

1980.09.21 - Billabona

Baionak = 13; Billabona A taldeak = 3.

Hazparnek eta Billabona B taldeak jokatu beharreko partidua ez zen jokatu, Hazparneko taldeari ez baitzien horren berri eman antolatzaileek.